XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Bideokamera eramangarriak erabiltzeko baimena, Segurtasuneko Indarrek eta Kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoaren 5.2. atalean xedatu denarekin bat etorriz, Herrizaingo Saileko zuzendariek eman ahal izango dute, herritarren segurtasuna zaindu eta gaizkintzari aurrea hartzeko ardura dutenek, hain zuzen ere.

Zuzendariok eginkizunak eskuordetu ahal izango dizkiete euren menpeko hierarkikoak izan eta gutxienez lurralde historiko batean eskurantzak dituzten polizi arduradunei.

3.- Polizi zerbitzu eta atalen arduradunak, premia eta larritasun handiko aldietan edota Segurtasuneko Indarrek eta Kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoaren 5. ataleko 2. idazatian aurreikusten den baimena sasoiz lortzerik ez dutenean, bideokamera eramangarriez baliatu ahal izango dira irudi eta soinuak grabatzeko.

3. atala.- Bideozaintza eta Askatasunen Batzordea.

1.- Bideozaintza eta Askatasunen Batzordea deritzon aholku-organoa sortuko da.

Batzordeak pribatutasuna babestu behar du eta herritarrek norberaren irudia, intimitatea eta duintasuna zaintzeko daukaten eskubidearen bermea sendotu behar du, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeari dagokionez.

Horregatik eginkizun hauek izango ditu:

a) Bidokamera finkoak instalatzeko baimenak eman aurretik manuzko txostenak ematea.

b) Bideokamera eramangarriak erabiltzeko baimena emateko erabakiak hartzea eta behar izanez gero grabazioen euskarri fisikoa eskatzea, txostena egiteko.

c) Presa handiko kasuetan edo baimena sasoiz lortzerik ez dagoenean bideokamera eramangarriak erabiltzeari buruzko txostena jasotzea, zio eta guzti.

d) Hamabostean behin bideokamera eramangarrien erabilerari buruzko informazioa hartzea, eta horrelako tresnez egindako grabazioen euskarria eskatzea behar den guztietan.

e) Bere arioz, egoki deritzonean, txostenak ematea bideokamera eramangarriak erabiltzeko baimenei buruz, eta bai hauei dagozkien grabazioei buruz ere.

f) Bideokamerez grabatutako irudi eta soinuen erregistroak bideokamerak erabiltzeko legezko printzipioei zenbateraino egokitzen zaizkien argitzeko txostenak ematea, eskudun organoek eskatuz gero.

g) Bere eginkizunak betetzeko behar duen informazioa eskatzea Administrazioko eta Poliziako agintari arduradunei.

h) Indarrean dirauen Lege Antolamenduan ezartzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak.